Kontratu-prozesu aurretiko informazioa

jaihornidurak.eus webgunearen jabea JAI HORNIDURAK S.L.  da (IFK: B20196861 ; zerga-helbidea: Calle Zuaznabar 1, Polígono Ugaldetxo, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa), merkataritza-arloan JAI HORNIDURAK markapean diharduena.

Kontratazio-baldintza Orokorrek JAI HORNIDURAKen eta erabiltzailearen edo bezeroaren arteko urruneko salmenta-harremana  arautzen dute, legezko xedapenen arabera, bereziki: Kontratazio-baldintza Orokorrei buruzko apirilaren 13ko 7/1998 Legea; Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina aldatzeko martxoaren 27ko 3/2014 Legea; Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren arloko indarreko araudi aplikagarria; Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko urtarrilaren 15eko 7/1996 Legea; eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.

JAI HORNIDURAKek egoki deritzen aldaketak egin ahal izango ditu Baldintza Orokorretan, aldez aurretik ohartarazi gabe. Aldaketok egin ahal izango ditu, bere webguneen bidez, zuzenbidean onargarria den edozein modutan, eta nahitaez bete beharko dira webgunean argitaratuta dauden bitartean eta ondorengo beste batzuek baliozkotasunez aldatzen ez dituzten arte. Halere, kasu jakin batzuetan, egoki iritziz gero, JAI HORNIDURAKek Kontratazio-baldintza Partikularrak aplikatu ahal izango ditu, Baldintza Orokor hauen gainetik, epe eta modu egokietan iragarri ondoren.

Webgunearen xedea GARBIKETAKO PRODUKTUAK ETA MAKINERIA da.

Kontratuak produktua  entregatu arte iraungo du, atzera egiteko eskubidea alde batera utzi gabe.

Erabiltzaile edo bezero zaren aldetik, espresuki diozu erabilera-baldintzak eta kontratazio-baldintza orokor hauek ezagutzen, ulertzen eta onartzen dituzula, hala nola adinez nagusia zarela eta badituzula JAI HORNIDURAKen webguneetan sartzeko eta horien bidez kontratatzeko beharrezko gaitasun juridikoa eta jardutekoa.

Gure produktuak erosteko, gure online dendako dagokion atalera jo dezakezu.

Online erosteko, ez dago zertan webgunean erregistratu, baina oinarrizko fakturazio-datuak bai eman beharko dira. Halaber, erregistratu nahi izanez gero, bezeroak webgunean bertan egin dezake, horretarako atalean sartuta. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz indarrean dagoen araudi aplikagarriaren arabera, JAI HORNIDURAKek jakinaraziko die erabiltzaileei erregistratzeko prozesuan eta ondorengo erosketan bildutako beren datu pertsonalak bere ardurapeko erabilera-sisteman jasoko dituela, erabiltzaileek ekintza horiek izapidetzeko eta horietatik eratorritako jarduketak kudeatzeko.

Orobat, erabiltzaileek beren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, haien erabilera mugatzeko, ezabatzeko, beste norabait eramateko eta aurkaratzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzte; horretarako, eskaera idatzia Calle Zuaznabar 1, Polígono Ugaldetxo, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa helbidera edo jai@jaihornidurak.com posta elektronikora bidali beharko dute.

Jai HORNIDURAKek jakinarazi nahi du datu horien erabilera  beharrezkoa dela kontratu-harremana behar bezala gauzatzeko.

Kontrakorik adierazi ezean, zure datuak ez direla aldatu uste izango dugu, bai eta edozein aldaketa jakinaraziko diguzula ere.

Erosketa-prozesuan, bezeroa bere erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin identifikatu ahal izango da. Datu horiek ez dira publikoak izango. Erabiltzaileak bere gain hartuko du bezero gisa erregistratzean eskuratutako identitatea eta pasahitza konfidentzialtasunez eta arduraz erabiltzeko erantzukizuna, eta ezin izango dizkio besteri laga. Erregistratutako informazioa edozein unetan aldatu ahal izango du, bere bezero-eremuan. Atal horretan bertan, bere eskaera-historian sartu ahal izango da; kontsultarako atala izan arren, erabiltzaileak badauka kudeatzea, bere ustez bistaratu behar ez diren erregistroak ezabatu ahal izateko.

Erosketa-prozesua amaitutakoan, bezeroak haren berrespena jasoko du posta elektronikoz.   Ezinbestekoa da erosketa-prozesuan erabiltzaileak baliozko helbide elektroniko bat adieraztea. Eskaera burutu eta 24 orduan ez baduzu berrespenik jasotzen, jar zaitez JAI HORNIDURAKekin harremanetan, 943 493 516 telefono-zenbakira deituz edo jai@jaihornidurak.com helbidera idatziz.

Webgune honetako eduki guztiak gaztelaniaz eta euskeraz daude.

Bezeroak, produktua berak adierazitako helbidean jasotzean, eskariaren faktura edo kopia ere jasoko du.

Eskaintza eta indarraldia

Produktu bat eskaintzan baldin badago, haren funtsezko ezaugarriekin batera eskaintzaren prezioa eta baliozkotasuna adieraziko dira beti.

Indarrean dagoen araudiari jarraikiz, JAI HORNIDURAKek salgai dauden artikulu guztiei, beren ezaugarriei eta prezioei buruzko informazioa eskaintzen du. Hala ere, JAI HORNIDURAKek eskubidea izango du bere webgunearen bidez eskaintzen diren produktuak kentzeko, birjartzeko edo aldatzeko, bertako edukia aldatuz, besterik gabe. Hortaz, webguneak une bakoitzean eskaintzen dituen produktuak kasu bakoitzean indarrean dauden Kontratazio Baldintza Orokorren arabera arautuko dira. Era berean, enpresak aipatu produktuak eskuratzeko aukera eskaintzeari utzi ahal izango dio, aldez aurretik jakinarazi gabe eta edozein unetan.

Produktuen oinarrizko ezaugarriak

Gure online dendan eskaintzen diren produktuek argazki bat eta beren funtsezko ezaugarriak dakartzate berekin, fabrikatzaileak emandako informazioa, hain zuzen ere. Produktuaren kolorea, argazkian ikus daitekeena, ez da loteslea. Hori ezaugarrietan adierazten da.

Bermeak

Webgunean eskaintzen diren produktu guztiek hornitzailearen berme komertziala dute. JAI HORNIDURAKek salmenta osteko zerbitzua du. Bermea indarrean egon bitartean, bezeroak badauka gauzatzea, JAI HORNIDURAKen establezimendura, salmenta osteko zerbitzura, jai@jaihornidurak.com helbide elektronikora edo hornitzaileak berak ezarritako puntuetara joz. Zalantzarik izanez gero, bezeroak artatzeko 943 493 516 telefono-zenbakira dei edo jai@jaihornidurak.com helbide elektronikora idatz dezake.

Prezioak

Produktu guztien salmenta-prezioa Eurotan adierazita dago, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) barne.

Beste edozein zerga aplikagarria balitz, adierazi egingo litzateke (KZZO edo EZIZ).

Banaketa- eta garraio-gastuak

Egindako eskaera __________________ bidez bidaliko dira.

Eskaera __ €-tik gorakoa bada, bidalketa-gastuak doakoak izango dira.

Lanegun baten edo biren buruan (24 edo 48 ordu) jasoko duzu, gutxi gorabehera.

Eskatutako produktua ez baldin badago stockean edo laster barru jasoko badugu, lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

Ordaintzeko eta eskaera gauzatzeko moduak

Bezeroak bere eskaeraren zenbatekoa modu hauetako edozeinetan ordaindu ahal izango du. Erosketa-prozesuan, zein aukeratu duen adierazi beharko du:

– VISA edo MASTERCARD kreditu-txartela

Datu pertsonalen edo banku-datuen jakinarazpena dakarten eragiketa guztiak ingurune seguru bat erabiliz egiten dira, SSL (Secure Sockets Layer) segurtasun-teknologia estandarrean oinarritutako zerbitzari baten bitartez. Helarazten diguzun informazio guztia zifratuta bidaiatzen da sarean zehar.

Orobat, zure kreditu-txartelaren datuak zuzenean sartzen dira bankuaren orrian, STn (Bankuaren Saltokiko Terminala), eta ez dira jasotzen edo erregistratzen JAI HORNIDURAKen ezein zerbitzaritan.

VISA edo MASTERCARD txartelarekin ordaintzean, honako datu hauek eskatuko zaizkizu beti: txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta Balidazio-kode bat, zeina zure VISA edo MASTERCARD txartelaren atzealdean letra etzanez inprimatutako zenbakiaren azken hiru zifrekin bat datorren. Horrela, are gehiago bermatzen da transakzioaren segurtasuna.

Ordaintzeko modu hau webgunean bakarrik da baliozkoa.

Erosketa baten zenbatekoa iruzurra eginez edo bidegabeki zordundu bada, ordainketa-txartel baten zenbakia erabiliz, haren titularrak zordunketa berehala deuseztatzeko eskatu ahal izango du. Kasu horretan, hornitzailearen eta titularraren kontuetako zordunketa- eta berrordainketa-idatzoharrak lehenbailehen egingo dira.

Alabaina, erosketa txartelaren titularrak egin baldin badu benetan eta zenbatekoa itzultzeko eskakizuna ez baldin bada atzera egiteko edo suntsiarazteko eskubidea egikaritu izanaren ondorio, eta, beraz, dagokion zordunketa baliogabetzea bidegabeki eskatu baldin badu, behartuta egongo da JAI HORNIDURAKi baliogabetze horren ondorioz sortutako kalte-galerak ordaintzera.

– Banku-transferentzia

Banku-transferentzia hautatutakoan, zure eskaeraren berrespenarekin batera JAI HORNIDURAKen banku-datuak jakinarazteko e-posta bat jasoko duzu.

Oso garrantzitsua da transferentzia egitean eskaera-zenbakia eta zure izen-abizenak e-postaren gaian adieraztea, eta transferentzia eskaera berretsi ondorengo 3 egunen barruan egitea, baliozkotu ahal izateko.

Nahi izanez gero, transferentziaren egiaztagiria e-postaz bidal diezagukezu jai@jaihornidurak.com helbidera. Nolanahi ere, eskaera ez da eraginkortzat joko gure administrazio-sailak transferentziaren banku-baieztapena izan arte.

Gogoan izan ordainketa EUROtan egin behar dela eta izan daitezkeen kanbio- eta banku-komisio guztiak zure konturakoak direla.

Espainiatik kanpo egindako banku-transferentzien kasuan, oso garrantzitsua da transferentzia agintzean zure bankuari beti jakinaraztea jatorrizko komisioez, zure erakundeari dagozkion banku-komisioez eta gastuez arduratu behar duela. Bestela,  JAI HORNIDURAKek zure eskaeraren bidalketa geldiaraz lezake, dagokion zenbateko osoa jaso ez duelako.

Izan daitezkeen kanbio-komisioak eta banku-komisioak bezeroaren konturakoak dira.

– PayPal

Interneten ordainketak modu seguru eta erosoan bidaltzeko aukera ematen du. PayPalen sarea banku-kontuen eta kreditu-txartelen finantza-azpiegituran oinarritzen da, denbora errealean ordaintzeko irtenbide orokor bat sortzeko. PayPalek eskaintzen duen zerbitzua ohiko ordainketa-mekanismoek asebetetzen ez dituzten pertsonentzat dago bereziki sortua. 

Informazio gehiago PayPalen webgunean: http://www.paypal.com.

JAI HORNIDURAKek eskaintzen dituen produktuen erabilgarritasuna bezeroen eskariaren arabera alda daiteke. JAI HORNIDURAKek stocka aldian-aldian eguneratzen badu ere, baliteke bezeroak eskatutako produktua agortuta egotea une horretan. Produktua eskuragarri ez dagoela-eta eskaera ezin bada gauzatu, JAI HORNIDURAKek bezeroari jakinaraziko dio, egoeraren berri izan bezain laster, posta elektronikoa bidaliz. Jakinarazpen hori gehienez ere 30 eguneko epean egingo du. Jai HORNIDURAKek aukera bikoitz hau eman ahal izango du: bezeroari, prezioa igo gabe, antzeko edo kalitate handiagoko produktu bat eman, edo, JAI HORNIDURAKek justifikatutako eta frogatzeko moduko arrazoirik ezean, epe beraren barruan baliogabetutako eskaeragatik ordaindutako zenbatekoak ordaintzea. JAI HORNIDURAKek ordainketa hori adierazitako epean egiten ez badu, erosleak zordundutako zenbatekoaren bikoitza ordain dakion eskatu ahal izango du, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea alde batera utzi gabe.

Jurisdikzioa

Era berean, JAI HORNIDURAKek egoki deritzen akzio zibil edo penalak aurkezteko ahalmena izango du bere webgunea eta bertako edukiak behar ez bezala erabiltzen edo baldintza hauek urratzen direnean.

Erabiltzailearen eta zerbitzu-emailearen arteko harremana Espainiako lurraldean indarrean dagoen eta aplikatzekoa den araudiaren araberakoa izango da. Edozein gatazka sortuz gero, aldeek arbitrajera jo ahal izango dute beren desadostasunak konpontzeko, edo jurisdikzio arruntera, jurisdikzioari eta eskumenari buruzko arauak beteta. Jai HORNIDURAKek GIPUZKOAn, Espainian, du bere helbidea.