Eskuak behar bezala garbitzea gai garrantzitsua bihurtu da Covid-19aren birusagatik. Egia esan, eskuen higiene ona izateak germenik gabe edukitzen laguntzen digu. Jarraian, jarraitu beharreko urratsak eta aholku batzuk azalduko dizkizuegu:
- Busti eskuak ur garbiarekin (epela edo beroa).
- Txorrota itxi ondoren, ondo xaboitu eskuak aparra egin arte. Garrantzitsua da xaboiaren aparra hatzen artean zabaltzea, azazkalen azpian…
- Urari emango diogu berriro, garbitzeko.
- Azkenik, eskuak lehortu behar ditugu bi arrazoi argirengatik:
- Eskuak bustita/hezeak edukita, germenak biltzeko aukera gehiago dago.
- Esku lehorrek gainerako mikrobioen maila murriztu dezakete.
Tisu paperezko eskuoihalek eskuak behar bezala lehortzeko irtenbide egokia ematen dute, baita aire-lehorgailu bat baino gehiago ere. Toala horiek, lehortze profesionala dute eta gaixotasunen aurkako babesa eskaintzeaz gain, oso leunak eta xurgatzaileak dira. Katrinek honako datu hauek ematen dizkigu:
- Infekzio ohikoenen % 80 -a eskuetatik kutsatzen dira.
- Paperezko eskuoihal batekin lehortzen badira, % 50 bakterio gutxiago geratzen dira eskuetan.
- Aire beroko lehorgailuekin ez bezala, eskuak paperezko eskuoihal batekin lehortzen badira, birus-partikulen % 100 ezabatzen da.
Tisu paperezko esku-oihalen gama zuntz birziklatu % 100etik, zelulosa birjinera zabaltzen da.
Gure web dendan FSC, Cisne Nórdico eta EcoLabel ziurtagiriak dituzten baso jasangarrietatik datozen erreferentziak aurkituko dituzu, Finlandiako Katrin markakoak. Iraunkortasuna interesatzen bazaizu, urriaren 26an blog honetan bertan artikulu bat idatzi genuen, Metsä Tissuek (Katrinek barne hartzen duen marka) jasangarritasunaren inguruan egindako lanari buruzkoa.
Zalantzarik izanez gero, idatzi mezu bat jai@jaihornidurak.com helbidera edo deitu 943 49 35 16 zenbakira.