Jai Hornidurak sortu zenetik, zelulosa gure negozioaren zati garrantzitsu eta estrategikotzat hartu izan dugu beti, eta horregatik, 30 urte baino gehiago daramatzagu Metsä Group-eko Katrin markaren aldeko apustua egiten.

Metsä Group talde industrial bat da eta Metsäliitto Cooperative enpresarena da, finlandiar basoen jabe diren 100.000 bazkideena hain zuzen ere. Enpresa duela 74 urte sortu zen, 1947an, Finlandian. Bere negozioak zuraren balio-kate osoa hartzen du, eta hainbat arlotan kontzentratzen da: tisu eta koipearen aurkako paperak, kartoia, paper-orea, zuraren hornidura eta produktuak eta baso-zerbitzuak. Gaur egun, 30 herrialdetan dago, eta 9.200 langile ditu.

Iraunkortasunarekin lotutako balioak:

Produktuen kalitatea, ingurumenarekiko konpromiso sendoan islatzen da, eta, aldi berean, urte hauetan guztietan konpetentziatik bereizteko balio izan dio. Metsä Group-en jarduera jasangarritasunean oinarritzen da, azken produktutik hasi eta bere lehengai nagusira arte, iparraldeko basoetatik datorren zura berriztagarrira arte hain zuzen. MetsäGroup-en jasanagarritasuna lau zutabetan oinarritzen da:

  • We bring the forest to you. Basoa zugana ekartzen dugu

Basoen % 10 aren inguru baino ez dago ziurtatuta mundu osoan; hala, MetsäGroup-ek erabiltzen duen egurraren % 88k nazioarteko baso-ziurtagiria du: PEFC (Baso Ziurtapena Aitortzeko Programa) edo FSC ® (Baso Administrazio Kontseilua).

Erabiltzen den egurraren % 100 -a trazabilitate sisteman sartua dago eta baso ziurtatu edo kontrolatuetatik dator.

  • We offer sustainable choices. Aukera jasangarriak eskaintzen ditugu

MetsäGroup-ek zuhaitzaren zati bakoitza ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzen du, honela garapen iraunkorra bere adierazpen gorenean adieraziz. Produktu guztiak birziklagarriak dira eta gehienek The Nordic Ecolabel eta The EU Ecolabel zigiluak dituzte.

  • We work for a better climate and the environment. Klima eta ingurunea hobetzeko lan egiten dugu

Gaur egun, Metsä Groupeko operazioen % 86k fosilik gabeko energiarekin funtzionatzen dute, eta 2020an erregai berriztagarrien proportzioa % 90ekoa zen. Iturri askotatik sortzen dute energia berriztagarria: mozketako hondakinak, zuhaitz-adar eta kopetatik, zerrautsa eta zerrategietako azaletik, baita ekoizpenean sortutako hondakinetatik ere.

  • We create well-being. Ongizatea sortzen dugu

Egitura kooperatiboa duen nazioarteko baso-enpresa bakarra da: 103.000 bazkide jabe ditu, eta finlandiar baso-jabe pribatuak dira. Kooperatiba-egiturak balore oinarri sendoa sortzen du ekintza jasangarrietarako. Metsäk erakunde justua eta irekia izan nahi du tokiko komunitateetan, tokiko beste aktore batzuekin lankidetza estuan.

Katrin – Jasangarritasuna. Hurrengo eskeman modu bisualean aztertzen da ekoizpen-kate osoan duen garrantzia.

Iraunkortasuna da elementu nagusia Metsä Group-en eta horixe da haren balio-proposamenaren zati handi bat, eta lehiakideengandik argi eta garbi ezberdintzen duena. Horren erakusgarri da 2020an lortutako Ecovadis Platinum Kalifikazioa, ingurumenaren, lanaren eta giza eskubideen, etikaren eta erosketa jasangarrien arloan ebaluatutako enpresen % 1 aitortzen duena.

Utzi erantzuna